Elkartasunaren

Vianako Printzea Saria 2011

Elkartasunaren Vianako Printzea Saria Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak ematen dute garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan, batez ere Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko lan egin duten munduko osoko erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoei esker ona emateko.

Sariak 40.000 €-ko zuzkidura du eta hautagaiak aurkezteko epea 2011eko otsailaren 11n amaituko da. Saritutako pertsona edo erakundeak konpromisoa hartzen du saria Nafarroan (Espainia) egingo den ekitaldi ospetsuan hartzeko.

Hautagaiak aurkez ditzakete erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak eta ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsuletxeak), legez eratutako hezkuntza-, kultura- eta gizarte-erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, erakundeak xede horretarako gonbidatutako pertsona ospetsuek eta epaimahaiko kideek.

Elkartasunaren Vianako Printzea Saria
Elkartasunaren Vianako Printzea Saria