Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak ematen dute mendeko pertsonen arretaren esparruan, autonomia pertsonalaren sustapenean eta mendekotasuna eragiten duten arrazoien prebentzioan ikerketa aipagarriak edo praktika berritzaileak egin dituzten pertsona edo erakundeak aitortzeko.
Saria 40.000 €-koa da, eta hautagaitzak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 11n amaituko da. Sarituak saria Nafarroan (Espainia) egingo den sari-banaketa ospetsuan jasotzeko konpromisoa hartu behar du.
Edozein herrialdetako hirugarrenen, erakundeen (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, enbaxadak, kontsulatuak) eta pertsona juridiko publiko zein pribatuen aldeko hautagaitzak aurkez daitezke