Kulturaren

Vianako Printzea Saria 2011

Kulturaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria Nafarroako Gobernuak urtero ematen du kulturaren esparruko pertsona edo entitate garrantzitsuei esker ona emateko beren ibilbideagatik, barne hartuta literatura-sormenaren, arte plastiko eta eszenikoen, arkitekturaren eta ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloak. Sari hau 1990ean sortu zen eta laugarren ediziotik, 1993tik, Felipe Borboikoa Asturias eta Vianako printzeak ematen du. Sarituak saria Nafarroan (Espainia) egingo den ekitaldi ospetsu eta ofizialean jasotzeko konpromisoa hartzen du.

Hautagaiak munduko herrialde guztietakoak izan daitezke, eta hurrengo hauek proposatu behar dituzte: Nafarroako Kultura Kontseilua, erakunde publikoak (nazioko edo eskualdeko gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak eta ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsuletxeak), legez eratutako hezkuntza-, kultura-, gizarte-erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeak, erakundeak xede horretarako gonbidatutako pertsona ospetsuak eta epaimahaiko kideak.

Kulturaren Vianako Printzea Saria
culturapie11.jpg