Legezko informazioa
Titularra:
Nafarroako Gobernuaren Komunikazio, Protokolo Zerbitzu eta Argitalpen Zuzendaritza Nagusia
Gizarte egoitza:
Karlos III.a etorbidea 2, 31002 Iruña
Tfnoa.:
(+34)848 42 71 27
Erabileraren mugak
Webgune honetan sartzea doakoa da eta edukiak sartzeko aurretik ez da izena eman behar edo erregistratu behar. Erabiltzaileak webgune honetako informazioa kasu bakoitzean aplikatzeko modukoa den legeria betez erabili behar du, NAFARROAKO GOBERNUAren eta/edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
Erabiltzaileak ez du edukietan kalteak edo aldaketak eragiten dituen ekintzarik egingo, ez du webgunearen funtzionamendu ona oztopatuko eta ez du inolako arazo teknikorik sortuko. Era berean, erabiltzaileak ez ditu birus informatikoak izan ditzaketen edo wegbunea osorik edo modu partzialean kaltetu, interferitu edo moztu dezaketen osagaiak transferituko. NAFARROAKO GOBERNUA inola ere ez da erantzulea webgune honen edo bertako edukien erabilera desegokiarena edo erabilera horrek izan ditzakeen ondorioena.
Erantzukizunaren muga
NAFARROAKO GOBERNUAK ez du bermatzen orrialdeak operatibo egotea eta edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea. NAFARROAKO GOBERNUAK webgune honetako edukiak eta webgunean sartzeko baldintza orokorrak edozein unetan aurretiaz abisatu gabe alda ditzake.
Zerbitzuak mantendu, konpondu, gaurkotu edo hobetzeko eragiketak egiten badira, NAFARROAKO GOBERNUAK webgune honetarako sarbidea aldi baterako eta aurretik abisatu gabe eten dezake, eta zerbitzuak emateko edo eteteko eskubidea du. Hala ere, erabiltzaileei horren berri ematen ahaleginduko da, inguruabarrek hala baimentzen dutenean. Modu horretan, webgunea eta bertako zerbitzuak eskuragarri ez egoteagatik edo jarraipenik ez izateagatik edo erabiltzaileek webgune honi emandako erabilgarritasunetik sor daitezkeen mota guztietako kalte-galeren gaineko erantzukizun guztiak baztertzen dira.
Beste baldintza batzuk
Erabilera Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta NAFARROAKO GOBERNUAREN artean ezarritako harreman guztiak Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.
Webgunea erabiltzeak Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen direla esan nahi du.