Oinarriak
Sariaren xedea eta zuzkidura
Sariak aldizkako izaera du, eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan eta batez ere Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko lan egin duten erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoen eginkizuna aipatu eta aitortu nahi du.
Sariaren zuzkidura 40.000 eurokoa da. Saria jasotzeko, saritutako persona edo erakundearen arduraduna saria emateko ekitaldi ospetsura joan behar da.
Hautagaiak aurkezteko lekua eta epea
Proposamenak Gizarte Gaien eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira bidali behar dira, González Tablas kalea, 7 31005 Iruña (Espainia), posta ziurtatuaren bidez. Gutunean Elkartasunaren Vianako Printzea Saria idatzi behar da. Bidalketa mezularitza zerbitzuaren bidez egiten bada, faxez komunikatu behar da (+34 848 423 818) bidalketa egiten den egun berean. Eskaerak posta elektronikoaren bidez egiten badira, helbide honetara bidali behar dira: servcoopdes@cfnavarra.es.
Hautagaiak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2011eko otsailaren 11n amaituko da.
Proposamenak egiten dituzten erakundeak
Erakunde publikoak (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsuletxeak, etab.), legez eratutako eta edozein herrialdetako hezkuntza-, kultura-, gizarte-erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak, etab., erakundeak xede horretarako gonbidatutako pertsona ospetsuak eta epaimahaiko kideak.
Baztertu egingo dira saria euren buruarentzat edo legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzen duten hautagaiak.
Sarirako hautagai aurkezteak oinarri hauek eta sariko epaimahaiak hartutako akordioak osorik onartzen direla esan nahi du.
Epaimahaia
Epaimahai-burua:
D. Miguel Induráin Larraya
Batzorkideak:
D. Miguel Ángel Argal Echarri
Miembro fundador de Medicus Mundi Navarra y ex - presidente de Medicus Mundi Internacional
D Xavier Longan
Responsable de relaciones con Ciudades y Gobiernos Locales (Europa) de la Campaña del Milenio de Naciones Unidas.
D. Olivier Consolo
Director de la Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD)
D. Eduard Soler Cuyas
Miembro de Farmamundi y del Conseil d’Administration de la Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD) en representación de la Coordinadora Española de ONGD.
Dª. María Isabel García Malo
Consejera de Asuntos Sociales, Familia, Juventud y Deporte
D. Javier Cortajarena Goñi
Director regional de Navarra de Caja Laboral
Idazkaria:
D. Andrés J. Carbonero Martínez
Director del Servicio de Cooperación Internacional al Desarrollo.